Dakizunez, Axular Lizeoan hainbat proiektu garatzen ari gara kirola eta osasunaz, arte eta sormenaz, gure ikasleen ahalduntzeaz, giza baloreez, ingurumenaz...
Gure inguru gertuko elkarteek, erakundeek, enpresek eta hezkuntza-komunitatearen familiek proiektuok hobetzen eta aberasten lagun gaitzaketela ziur gaude. Hori dela-eta, gure webgunean zure denbora, ezagutza, zure enpresa fabrikatzen duen edo etxean daukazun materiala eskaintzeko, proiektu bat babesteko edo diru-emaitza puntual nahiz periodikoa egiteko zerbitzu berria ireki dugu.
Anima zaitez eta lagundu ikastolari, zure esku dago-eta!
- Esteka honetan lantzen ditugun proiektuak kontsultatu ditzakezu.
- Laguntzeko sakatu hemen.