Jostailuak Gurutze Gorriarentzat

Jostailuak Gurutze Gorriarentzat

Gurutze Gorria Gazteak zabaldutako erronkari gogoz eutsi diogu Axular Lizeoan eta 135 oparien entrega egin genuen astelehenean idazkaritza aurrean. Amaia eta Javierrek, Gurutze Gorria Gazteako ordezkari boluntarioek, gure ekarpena poz handiz hartu zuten eta erositako opari guztien balorea azpimarratu zuten.

Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen ikasle, irakasle, senide eta ikastolako langile guztioi. Osasuna izan dezagula horrelako ekimen txiki-handietan parte hartzen jarraitzeko.

Haria ez dadila eten!