Korrika!

Korrikaren logoa

19. KORRIKA martxoaren 22an pasako da Donostiatik. Hori dela-eta, datorren asteazkenean, martxoaren 18an, Korrika Txikia ospatuko dugu eta, aurten ere, gurasook parte hartzea eskertuko dugu.

Arratsaldeko 15:30 inguruan aterako gara ikastolatik bertatik. 15:10etan ikastolan elkartuko gara guztiok, ibilbidea zein den, non eta nork pasako dizuen lekukoa eta ikurriña… argitzeko.

Guraso guztiek batera egingo duzue korrika, taldean. Ibilbidearen luzera 2km-koa da.

Beraz, badakizue... ANIMA ZAITEZTE!!!

Korrikaz gehiago jakiteko, begiratu hemen.