Matia Fundazioko egoiliarrak ikastolan

Matia Fundazioko egoiliarrak ikastolan

Belaunaldien arteko Elkartasunaren Nazioarteko Egunarekin batera eta ikastolako belaunaldien arteko boluntariotza-programaren barruan, Matia Fundazioko Bermingham eta Iza egoitzetako nagusiek ikastola bisitatu dute.

Ekitaldi honekin programaren aurtengo edizioa amaitu da. Bertan, ikasturtean zehar, batxilergo 1eko ikasle boluntarioek Matia Fundazioaren lana ezagutu, formakuntza laburra jaso, nagusientzako Gabonetako jaialdia antolatu eta Matiako egoiliarrei asteroko bisitak eta elkarrekin irtenaldiak egiteko aukera izan dute.

Gaurkoan nagusiak boluntarioen laguntzaz, Haur Hezkuntzako geletan izan dira, txikiek oparitutako marrazkiak jaso, kantuak entzun eta guztiek elkarrekin Ausolanek eskainitako meriendaz gozatu dute.

Datorren ikasturtera arte!

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko egizu klik hemen.

Esteka honen bidez , Matia Fundazioaren lana ezagut dezakezu.