Nagusientzako Gabonetako jaialdia

Argazkia ekitaldiaren kartela

Urtero bezala, abenduaren 22an, asteartea, Zorroagako elizan nagusiei bereziki dedikatutako Gabonetako hamargarren jaialdia izango da. Bertan, gure dantzari eta musikariek parte hartuko dute, Batxiler 1eko boluntariotza proiektuko gazteek lagunduta. Gainera, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diegu.

Ikuskizunean ere merienda banatuko da, dena doan, Telesonic, Kutxa, Insalus, Kaiku, Eroski Garbera, Super Amara, Brioche Pasquier, Maitane Okindegia eta Borroto Tabernari esker. Noticias de Gipuzkoak ekitaldiaren berri emango du. Mila esker guztioi!

Hainbat egoitzatako nagusiak gurekin izango dira, Bermingham, Rezola, IZA eta Zorroaga, besteak beste. Ikastolako familien aitonamonak ere etortzea nahi genuke. Hori dela eta, beraiekin etorri eta jaian parte hartzeko eskatzen dizuegu. TOKI MUGATUA DAUKAGUNEZ, ERRESERBA DERRIGORREZKOA DA. Senide eta umeak ere etor daitezke, baina behealdea nagusientzat erreserbatuta dagoenez, hori betez gero lehengo solairura igo beharko zenukete. Inskripzioa doakoa da, eta behealdeko formularioa online betez egin behar da.

Anima zaitezte! Gure nagusiek merezi dute-eta!