“Nola jokatu heldu gisa natibo digitalen munduan” hitzaldia Guraso Eskolan

 “Nola jokatu heldu gisa natibo digitalen munduan” hitzaldia Guraso Eskolan

Belaunaldien arteko aldea nabarmena da. Heldu askok ez dute esperientziarik teknologiarekin eta adingabekoak berriz, adituak dira. Ondorioz, kasu askotan, helduek gaia alde batera uzten dute, dena adingabekoen esku uzten dutelarik.

Teknologia berriak erabiltzeko orientabideak eskaintzeko helburuarekin, pedagogo eta teknologia berrietan aditua den Mertxe Gordillok “Nola jokatu heldu gisa natibo digitalen munduan” hitzaldia eskainiko du Guraso Eskolan.

Hitzaldia urtarrilaren 17an, asteartea, 17:00etatik 18:30era ikastolako Areto Nagusian izango da. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik gorako ikasleen gurasoei zuzenduta dago eta erdaraz izango da.

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau, mesedez.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.