Overclock Axular Riva del Garda-n (Italia)

Overclock Axular Riva del Garda-n (Italia) dago, First Lego League-k Trentinoko hiri horretan ospatzen den txapelketara gonbidatu baitu.
Italiako FLLk Overclock Axular aukeratu du bere ibilbideagatik; izan ere, azken hiru urteotan robotika eta teknologi berrikuntzako txapelketa horretan bi aldiz Open Europen Championship delakora iritsi baita (Istanbul 2010ean eta Delft en 2011n) eta 2012an Iruñean ospatu den Espainiako finalean taldeko lan onenaren saria lortu baitu.
Zorionak neska-mutilok!
FLLz gehiago jakin nahi baduzu webgune hau bisita dezakezu: http://www.firstlegoleague.es/