Overclock proiektua guraso eta irakasleei irekia

Argazkiak overclock taldekideak aurkezpenean

Urtarrilaren 23an, larunbata, Overclock Axular Taldeak martxoan Gironan ospatuko den First Lego League txapelketako Espainiako finalean erakutsiko duen proiektua azaldu zien hurbildu nahi izan zuten guraso eta irakasleei. Iñigo Márquez, Orona Ideoko zuzendaria, ekitaldian izan zen.

Aukera paregabea izan zen aurten Euskadiko finala irabazi duen eta 2009. urtean sortu zenetik 16 sari lortu eta nazioarteko 3 txapelketatan parte hartu duen Overclock Axularren lana ezagutzeko.

Zorionak eta zorte on Gironan!

 

Overclock taldeaz gehiago jakiteko bisita ezazu bere bloga

First Lego League txapelketari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen