"Transexualitatea gizartean. Begirada kontua da." Guraso Eskolan

"Transexualitatea gizartean. Begirada kontua da." Guraso Eskolan

Datorren asteartean, azaroaren 19an, Guraso Eskolako saio berri bat izango dugu. Hauxe da jorratuko dugun gaia: Transexualitatea gizartean.

Gaiak gure egunerokotasunean duen garrantziaz konturatzeko, bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Guraso eta hezitzaile bezala, gure egunerokoan haurren eta nerabeen identitatearekin lotutako galderei erantzutea ezinbestekoa da eta askotan ez da erreza izaten. Horregatik, Naizen elkarteko kideekin harremanetan jarri ginen; ikastolako irakasle eta langileek dagoeneko jaso dute formakuntza gai honen inguruan, beraz orain familien txanda da. Naizen elkartekoek hitzaldi baten bidez, gaia modu sakon, dinamiko eta errespetuzkoan lantzeko estrategiak emango dizkigute eta izan ditzakegun zalantzak argitzen lagundu.

Hitzaldia datorren asteartean, arratsaldeko 16:45ean ikastolako 2. solairuan izango da.

Hitzaldi honek aukera paregabea emango digu, elkarrekin ikasteko eta familian transexualitatea ulertzeko bideak zabaltzeko. Horrela, hurbilago eta hobeto lagunduko diegu gure seme-alabei euren identitatearen inguruan dituzten zalantzak eta galderak argitzen.

Zergatik etorri?

  • Gai hau sakonki ulertu eta tratatu ahal izango dugu, esperientzia handiko adituek gidatuta.
  • Guraso, hezitzaile eta familiako kideok elkarren esperientziak partekatzeko aukera izango dugu.
  • Zuen zalantzak eta kezkak argitzeko aukera izango duzue.

Hitzaldira joateko asmoa baduzue, bete ezazue mesedez inprimaki hau.

Anima zaitez!