TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Gazteriak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Otsailaren 7an garatuko den tailerraren iguruko informazioa ondorengoa da:
- TAILERRA: Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen
- Trebatzailea: Leyre Cano
- Data: Otsailaren 7an, 17:30ean
- Lekua: Martutene Gaztelekua (Martutene pasealekua 48)
- Hartzaileak: Haur eta Nerabeen gurasoentzat
- Hizkuntza: Euskaraz
Ez da izen-ematerik gauzatuko eta sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Anima zaitez!