Zikiro jana

Gero Axular Dantza Taldetik datorren ekainaren 22rako, ostirala, Ikastolan antolatu dugun jaira gonbidatu nahi zaituztegu. Hauxe da egitaraua:

• 19:30 SOKA DANTZA. Irakasle, guraso eta euskal dantzako haurrek egingo dute.
(entseguak ostegunetan 16:00etatik 17:00ak arte dantza gelan izango dira)
• 20:30 AFARIA (ZIKIROA BURRUNTZIAN)
• KANTALDIA. Afaldu ondoren betiko doinuak elkarrekin kantatuko ditugu, dantza taldeko musikariek lagunduta.  
• 21:30 San Juan SUA  
• 22:00 DANTZALDIA  GEROko musikariekin.

Afaltzeko entsalada, bertan burruntzian erretako zikiroa eta postrea (izozki-kopa) egongo da.

Prezioa: 20€ helduak eta 10€ haurrak, ekainaren 19a arte, hortik aurrera 25€ eta 12 €, hurrenez hurren.

Tabernan edariak eta kafea izango dira.

Telesonic enpresari kantuen hitzak jarraitzeko proiekzio-tresnak gure esku jartzea eskertu nahi diogu.

OHARRA: Segurtasuna bermatzeagatik eta ingurugiroaren jasangarritasunagatik, ezingo  da ez paperik  ezta beste ezer  ere sutara bota. Salto egiteko eta inguruan dantzatzeko sute kontrolatua behar dugu.
Bide batez, jai hau antolatzeko –mahaiak jarri/kendu, tabernarako, garbiketarako… Laguntzaileak behar ditugu. Animatu zaitez eta bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  postara.

Afarirako izena eman nahi baduzue, dokumentu hau inprimatu, bete eta idazkaritzan diruarekin batera utzi ekainaren 19rako. Eskerrik asko.

Gero Axular Dantza Taldea