Zikiro jana 2015

Zikiroko kartela

Ohi denez, aurten ere Gero Axular Dantza Taldeak zikiro-jana antolatu du ekainaren 19rako, ostirala.

Hauxe da egitaraua:

  • 18:30 SOKA DANTZA. Irakasle, guraso eta euskal dantzako haurrek egingo dute (Entseguak gurasoentzat ostegunetan 16:00etatik 17:00ak arte dantza gelan izango dira)
  • 19:00 ERROMERIA.
  • 20:30 AFARIA (ZIKIROA BURDUNTZIAN eta hanburgesak haurrentzat)
  • 21:30 FERNANDO LLORENTERI OMENALDIA
  • Ondoren San Juan SUA
  • 22:00  KANTALDIA frontoian. Afaldu ondoren betiko doinuak elkarrekin kantatuko ditugu, dantza taldeko musikariek lagunduta.
  • 23:00 JUSTDANCE
  • 23:30: DISKO FESTA

Afaltzeko entsalada, bertan burduntzi erara erretako zikiroa eta postrea egongo da helduentzat. Umeentzat bina hanburgesa chips poltsa bat eta izozkia egongo da. Umeak harmailatan eserita afalduko dute. Prezioa: 20 € helduak eta 8 € haurrak

Tabernan edariak eta kafea izango dira. Telesonic enpresari kantuen hitzak jarraitzeko proiekzio-tresnak gure esku jartzea eskertu nahi diogu. Afarirako izena eman nahi baduzue, apuntatu idazkaritzan ekainaren 13a baino lehen.