Axular Lizeoa garapen pertsonalerako formakuntzan

Axular Lizeoa garapen pertsonalerako formakuntzan

Nola lagundu diezaiekegu gure ikasleei egoera ezberdinen aurrean modu egokian eta beraien buruarekiko leial jokatu dezaten? Axular Lizeoko irakasle eta Zuzendaritza-taldeko kide batzuk 7KP-k antolatu duen GPS (garapen pertsonalerako saioen) formakuntzan izan dira Arrasateko Gaztelupe eraikinean.

GPS saio hauen helburua ikasleei baliabideak ematea da, sentitzen dutena identifikatu eta hitzetan jartzeko, beraien burua hobeto ezagutzeko, erresilientziaz jarduteko eta bakoitzaren barne sendotasuna garatzen joateko.

#GEROA2030 esparruaren barruan, Axular Lizeoako irakasleak aspalditik ari dira gai honetan trebatzen, eta oraingoan beste ikastola batzuetako profesionalekin batera egin dugu.