Axular Lizeoak I. Enpresa Ideia Ekintzaileen Kongresua ospatu du

Axular Lizeoak I. Enpresa Ideia Ekintzaileen Kongresua ospatu du

Axular Lizeoak, DBH 4ko Ekintzailetza ikasgaiko ikasleekin batera, ekitaldi berezi bat ospatu du Donostiako Santander WorkCafé-an non talentua, motibazioa eta ausardia protagonista izan diren.

Kongresura ikasleen gurasoak gerturatu dira, euren seme-alaben lanaren aurrean jarrera positiboa eta babes bikaina eskainiz. Gurasoez gain tutoreak zein Ekonomia departamentuko irakasleak, edota kanpoko kolaboratzaileak bertaratu dira, besteak beste, ONCE Fundazioko kideak eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak, ekintzailetzaren ikuspegi zabalago bat eskaintzeko.

Ekimen honek ikasleen gaitasun sortzaileak, komunikazio-trebetasunak eta talde-lana indartu ditu eta esperientzia honek etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresnak eman dizkie. Axular Lizeoak ekimen honekin konpromisoa hartu du etorkizuneko ekintzaileak hezteko, sormena eta ekimena ardatz hartuta, eta Kongresu hau lehen urrats gisa kokatzen da bide horretan.