Atzo 2023-2024 kurtsoko Axularreko Gazte Legebiltzarraren saioa egin genuen. LH 6 eta BATX2 bitarteko gela bakoitzeko bina ordezkari hautatu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara joan ginen telefono mugikorrek ikastolako bizitzan duten eraginaz eztabaidatzeko asmoz. Gainontzeko ikasleek geletatik streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan zuten saioa.
Gaia sakon aztertu ondoren bi adostasunetara iritsi ziren; mugikorren gaiaren inguruan prebentzioa behar-beharrezkoa dela eta txikitatik hasi behar direla honelako saioak antolatzen. Bestetik, ikasleek mugikorren erabilera egokian hezitzeko saioak behar dituztela, baita hainbat aplikazioren inguruko jakintza ere.
Gazteen Legebiltzar proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.