Azken hiruhilekoko jarraibideak

Azken hiruhilekoko jarraibideak

Familia agurgarriok:

Datozen asteei begira, argibide batzuk emango dizkizuegu:

Aurrez aurreko arreta
Apirilaren 20tik aurrera, ikastolako idazkaritzan aurrez aurreko arreta-zerbitzua berriro eskainiko dugu, 8:30etik 14:00ak arte.
Zerbitzu telefoniko eta telematikoa, Inika nahiz posta elektronikoaren bidezkoa, orain arte bezala mantenduko ditugu.

Arrakasta
Talentua Opari kanala familien bideo oso interesgarriak jasotzen ari da guztiok elkarrengandik ikas dezagun.
Anima zaitezte eta ingurukoak anima itzazue proposamenak bidali eta parte hartzera. Urrats erraz hauek jarraitu behar dira, besterik ez.

Azken hiruhilekoa
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak oraindik ez ditu ikasturtearen amaierarako jarraibideak argitaratu. Hala ere, ikastolan lanean ari gara litezkeen egoerak aurreikusten. Jarraibide ofizialak dauzkagunean, ahal bezain laster jakinaraziko dizkizuegu.
Azkenik, gogora ezazue astelehenean online eskolei eta eguneroko dinamikei berriro eutsiko diegula. Hortaz, zuen seme-alabek lan-ohiturak eta ezarritako ordutegiak errespetatzeko zuen laguntza orain arte bezalaxe mantentzea oso garrantzitsua da.
Ikasturtea “bizirik” dago. Egoera honetan ere gure ikasleen beharrei erantzuteko lanean ari gara. Horretarako, familien eta ikastolaren arteko komunikazioa nahitaezkoa da.

Zalantzarik edo beharrik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Osasun ona opa dizuegu.

Zuzendaritza Taldea