Batxilergo 2. mailako ikasleak Añarbeko Urtegian

Batxilergo 2. mailako ikasleak Añarbeko Urtegian

Atzo, Batxilergo 2. mailako zientzietako ikasleek, Xabier Larretxea eta Xabier Mendarte irakasleen gidaritzapean, Añarbeko urtegia eta Petritegiko EUTE-ko (Edateko Uren Tratamendu Estazioa) instalazioak bisitatu zituzten.

Urtegiaren ezaugarriak eta bertan ura nola jasotzen eta erabiltzen den ezagutu zuten.

Giro hotza izan zuten arren, bisita oso interesgarria izan zen, ura gure etxeetara iritsi aurretik atzean dagoen lan guztia ezagutzeko aukera izan baitzuten.