Bizkaira txangoa

Bizkaira txangoa

Batxilergo 2. mailako ikasleak Bizkaia aldera gerturatu ziren pasa den ostiralean. Bertan, Bermeoko Arrantzaleen Museoa bisitatu zuten eta herritik zehar elkarrizketa desberdinak grabatu zituzten bermeotarrekin. Eguerdi aldera Gernikarantz jo zuten, Batzar Etxea, Gernikako Arbola eta Europako Herrien Parkea ikustera. Ikasleek asko disfrutatu zuten urteroko gure euskal bazterren bisita kulturala. Benito Lertxundik esango lukeen moduan: datorren urtera arte Bizkaia Maite