Bordeleko ikasleen bisita: kultur trukea eta adiskidetasuna

Bordeleko ikasleen bisita: kultur trukea eta adiskidetasuna

Gure ikasleak hartu ondoren, Bordeleko Saint Louis Sainte Thérèse ikastetxeko ikasleak dira orain bisitatzen gaituztenak, kulturarteko truke baten baitan.

Egun hauetan zehar hainbat ekintza berezi antolatu dira, ikasleen arteko harremanak eta kultur ezagutza bultzatzeko asmoz. 

Egonaldian zehar ikasle eta irakasle frantsesei udaletxean ongi etorri instituzionala eman zaie, gure ikasleek euskal dantzen aurkezpen bat egin dute, gure kulturaren aberastasuna erakutsiz. Gure hiria ezagutu, eta Igeldora egin duten irteera bereziari, gure inguruneko paisaia eta naturguneak ezagutzeko aukera izan dute.

Ekintza hau ikasleen arteko elkarbizitza eta hizkuntza-ohiturak aberasteko aukera paregabea izan da.

Gure trukaketa-proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.