Ikastolako eguerdietako liburutegia abian da. Urtero bezala, LH3, 4, 5 eta 6.mailako ikasleek ikastolako korridoreetan irakurtzeko tarte atsegina izango dute.
Ikasleak txandaka antolatzen dira, eta liburutegiaren kudeaketa eta isiltasuna mantentzeko ardura DBHko ikasle boluntarioen esku uzten da.
Ekimen honen bidez, haurren artean irakurtzeko ohitura sustatzeaz gain, DBHko ikasleen antolamendu-trebetasunak hobetu nahi dira baita hezkuntza-etapa desberdinetako ikasleen arteko harremana sendotu ere.