DBH4ko ikasleek datorren astean ekingo diote Elikagai Bilketari.
Gaur egungo egoera zail honetan, Euskal Herrian, eta halaber Gipuzkoan, hainbat familien egoera larria da. Langabezian egoteaz gain, bada jatekorik ere ez duen jenderik.
Hori dela eta, DBH4ko ikasleek janari bilketa bat egingo dute maiatzaren 13tik 14ra eta bildutakoa Gipuzkoako Elikagai Bankura eramango dute.
Familia bakoitzeko elikagai gutxi batzuekin nahikoa izango litzateke. Zerrenda honetako elikagaiak ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxirioak…) kontserbak... hau da, iraungitze data luzea duten elikagaiak. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, janaria zuen seme-alaben bitartez helarazi beharko duzue.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.