DBH4.mailako ikasleek Emaús Fundazioarekin harremanetan jarri dira aurten lehen aldiz. Proiektuaren lehen atal honetan, Emaús-en dauden pertsonak bisitatu dituzte eta gertutik ezagutu dute haien egunerokoa. Gizarte mailan Emaús bezalako fundazioek zer funtzio betetzen duten eta zein helburu dituzten ezagutzeko aukera izan dute. Laster egongo dira berriz ere kontaktuan beraien bizipen pertsonalak ezagutzeko.