Eskolak hasten dira

Empiezan las clases

Ikastolan gustuko ditugun kolorea eta giroa jadanik nabaritzen ari dira. Ikasle txikienen egokitzapen-prozesuarekin hasi da ikasturtea eta, bihartik aurrera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle guztiak izango ditugu gurekin.

Adin aurreratuenak, DBH 3. eta 4. mailak eta Batxilergo osoa, datorren irailaren 15ean etorriko zaizkigu. Berriro diogu garrantzitsua dela azken asteotan helarazi dizkizuegun azken agirietan aurkituko dituzuen argibideak jarraitzea.

Zenbait kontu gogoraraziko dizkizuegu:

  • Ikasturte honetako eskolaz kanpoko jarduerak irailaren 14tik aurrera jarriko dira martxan.
  • Lacunzak DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat eskainitako hizkuntza-eskolen hasiera urriaren 5era arte atzeratuko da.
  • Leizaur Euskaltegiak HABEren titulazioak prestatzeko burutzen dituen eskolak urriko aste horretan bertan hasiko dira. Egun zehatzak interesatuei jakinaraziko zaizkie.
  • Ikasleak ikastolara ekarri eta jasotzean ibilgailuentzako ordutegiak eta espazioak errespetatzea ezinbestekoa dugu. Ez da onartuko ikastolako instalazioetan justifikaziorik gabe egotea. Horietan itxaroteko denbora mugatu behar dugu.
  • Egunean zehar ikastolako ate nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da 9:45etik 11:00etara eta 12:30etik 14:30era, ikasleei aisialdirako eta jolaserako guneak eskaintzearren. Plano honetan une horietan burbuila-taldeen arteko kontaktua saihesteko egokitu ditugun jolasguneen aniztasuna ikus daiteke.
  • Segurtasun- eta osasun-protokoloak betez, ikasturte honetan jangelako menuak ez dira paperean banatuko. Beti bezala, gure webgunean eskuratu ahal izango dituzue.
  • Aurtengo sarrera- eta irteera-ordutegien egokitzapenari eta litezkeen trafiko-kongestioei erantzute aldera, bizikletak aparkatzeko gune berriak jarri ditugu, baita zaharrak berritu ere. Gure ikasle helduenak ikastolara etortzeko bizikletak erabiltzera animatzen ditugu, kaskoa jantzita jakina.
  • Garraio-zerbitzuaren erabiltzaile guztioi gogorarazten dizuegu maskara jantzita eramatea nahitaezkoa dela.
  • Era berean, ikasle guztiek ordezko maskara bat motxilan eraman beharko dute.
  • Azkenik, ikastolara sartzen diren pertsona guztiei tenperatura hartuko zaien arren, ikasleen kasuan, ahalik eta erantzukizunik handiena eskatzen zaizue etxetik irten aurretik tenperatura hartuz eta 37º baino gehiago izanez gero zuzenean medikuarengana joanez.

Eskerrik asko!

Zuzendaritza Taldea