Euskararen eguna

Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu gaur ikastolan. Familia guztien euskararekiko konpromezuekin "Hitzez ekiteko garaia Axular Lizeoan" mezua osatu dugu. Gainera, ikastolako hezkuntza-etapa guztietan hainbat jarduera antolatu ditugu egun berezi hau behar bezala ospatzeko: erronka jolasa LHko ikasleekin, herri kirolak DBHn, musika emanaldia HHko ikasleentzako... oparitxoak ere izan ditugu. 

Gora Euskara!