Gau Beltza ikastolan

Gau Beltza ikastolan

Gau Beltzaren etorrerarekin batera, giro berezia nagusitu da ikastolan azken egunotan. Ikasleek hainbat jarduera egin dituzte euskal tradizio hau ezagutzeko eta ospatzeko.

Besteak beste, kalabazak hustu eta apaindu dituzte, bakoitzak bere irudimena erabiliz aurpegi beldurgarri eta dibertigarriak sortzeko. Horrez gain, hainbat eskulan egin dituzte, ikastolako txokoak Gau Beltzarekin lotutako apaingarriz bete dituzte eta ipuin beldurgarriak kontatu dituzte.

Jarduera hauen bidez, ikasleek sormena landu dute eta, aldi berean, euskal kulturako ohitura zahar baten inguruan gozatzeko aukera izan dute.