DBH 2. mailako ikasleak Gipuzkoako Zibersegurtasunaren Behatokian, ZIUR, izan dira. Erakunde horrek zibersegurtasun industrialaren mehatxuak eta horiei aurre egiteko tresnak behatu eta identifikatzen ditu, Gipuzkoako enpresei dauden arriskuak kudeatzen laguntzeko.
Gazteek zibersegurtasunak beren eguneroko bizitzan duen garrantziaz adituekin hitz egin ahal izan dute. Sare sozialen erabilera arduratsua aztertu eta gazteek erabili ohi duten app baten hackeoa simulatu dute.
ZIUR-i eskerrak eman nahi dizkiogu gure ikasleei ekitaldi interesgarri hau eskaintzeagatik.