Gure ikasleak III Euskal Confint-en

Ikastolako IRAES taldeko lau ikaslek, Unai Arrieta, Naroa Cordero, Aitor Ichaso eta Miriam Baquedanok, biologia irakaslea eta EA21ko koordinatzailea den Xabier Insaustirekin batera, Busturian dagoen Euskadiko Bioaniztasunaren zentroan ospatu den ingurumen bilkuran parte hartu dute.

Egun osoan beste ikastetxeetako ikasleekin tailerretan aritu ziren. Ikastolan egindako bileran hartutako konpromisoak azaldu eta jardunaldian idatzitako Bruselako gutunaren partaideak ere izan ziren.

Ilusioz egindako lanaren ondoren, Bioaniztasunaren Museoa bisitatu zuten.