Hurrengo urtera arte!

Hurrengo urtera arte!

Pasa den astean, Herbeheretako ikasleen bisita jaso genuen. Ikastolako trukaketa-programaren baitan bost egunetan gure ikasleekin batera aste berezi batez disfrutatzeko aukera izan zuten. Ikastolak antolatutako hainbat ekintza egin zituzten: Txu-Txu trenean Donostia ezagutu, piraguismo saioetan parte hartu, Bilbora bidaiatu, Pasaiako Albaola eta Hondarribiko herria bisitatu eta azkenik, Gero Axular Dantza Taldearen laguntzarekin eta ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleekin batera dantzari bihurtu ziren egun batez.

Esperientzia esanguratsua izan da guztientzat, dudarik gabe.

Gure trukaketa-proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.