Ikasleak BioDonostian

Argazkian ikasleak BioDonostian

Batxiler 2ko zientziatako ikasleek Xabier Larretxea eta Xabier Insausti irakasleekin batera Biodonostia institutura joan dira bertako ikerketa sailak ezagutzera.

Maitane Ezquerra biologo-ikerlariak laborategiak erakutsi eta bertan garatzen dituzten ikerketa-lerroak aurkeztu dizkigu maisutasunez.

Bisita oso baliagarria izan da orientazio akademiko eta profesional arloan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Maitane eta BioDonostiako taldeari eskaini diguten aukera honengatik.