Pasa den astean, Batxilergo 1. mailako ikaslea den Irati Urbietak Forensic Science proiektuan parte hartu zuen. Krimenaren eszenatokia Bilboko Arte Ederren Museoa izan zen eta beste ikastetxe eta ikastoletako ikasleekin batera Chillidaren obra baten lapurreta argitu zuten. Simulazio baten esparruan eta polizia zientifikoaren agindupean, ikasleek krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertu zituzten, eta ikerketa sakona egin zuten, ikasgelan ikasitako metodo zientifikoak erabiliz. Prozesu osoan hainbat abilezia garatu zituzten, hala nola ikertzeko gaitasuna, taldelana eta pentsamendu kritiko eta sortzailea. Esperientzia paregabea izan zen!
Esteka honetan El Diario Vasco egunkariak argitaratutako albistea irakur dezakezu.
Beste honetan, Innobasque erakundearen webgunean argiratutako albistea.