Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako informazio-saioa

Saioko une bat

EHUko Ingenieritza Eskolako Ugutz Garitaonaindiak informazio-saioa eskaini zien Batxilergo 1 eta 2ko ikasleei. Bertan, ikasketa horiei buruzko xehetasunak eman zituen, hala nola, ikasgaiak, ibilbideak, espezializazioak eta irteera profesionalak.

Saioa ikastolan garatzen ari garen orientazio profesional zein pertsonaleko jardueren artean kokatzen da.

Hemendik Euskal Herriko Unibertsitateari eskerrak eman nahi dizkiogu bere laguntzagatik.