Gure inguruko txoriekin jolasten eta ikasten

LH 2. mailako ikasleak materialarekin

Txoriak txori Lehen Hezkuntzako 2. 4. eta 6. mailetako eta DBH 3. mailako ikasleek gure inguruko hegaztiak gertutik ikertu eta ezagut ditzaten sortutako proiektu berritzailea da, ikastolako Eskola Agenda 2030 batzordeak, Aranzadi Elkartearen laguntzarekin sortua.

Aurten, saiakera-gisa, LH 2. eta DBH 3. mailetan probatuko dugu. Ekintza hiru saioetan banatuko da. Hauxe izango da LH 2. mailan egingo diren jarduerak:

  1. Sentsibilizazio-fasea: Hasteko, proiektuaren aurkezpena egingo da. Jarraian, “Bidaiari txikiak” ipuin-kontaketa. Ondoren, pelutxezko hegaztiak aurkeztuko dira. Txorien kantak identifikat jolasean jolaseanzen lagunduko digute.
  2. Irtenaldia:  Gure jantokietan jarritako kameren argazkiak eta bideoak aztertuko dira. Behaketa-puntu horiek zuzenean ikustera joango gara eta Aieteko parketik eta Miramongo basotik tourra egingo da. Datuak bilduko ditugu.
  3. Ikerketa-fasea: Aurkitutako eta jasotako hegaztien informazio guztiari zentzua emango diogu. Horretarako, Aranzadi elkarteak partekatutako hegaztien TXIKIGIDA erabiliko da, hots, hegaztiak identifikatzeko materiala.

Argazkian LH 2Ako ikasleak proiektuan erabiliko duten materialarekin agertzen dira. Ziur gaude asko ikasi eta ondo pasako dutela.