Xabier Insausti irakaslearen gidaritzapean eta Biology learning by teaching proiektuaren baitan, batxiler 2ko ikaslea den Izei Mugikak bere lehenengo saioa burutu du batxiler 1eko ikasleekin. Begetal-ehunei buruzko klasea eman die. Ikasleek interes handiz jarraitu dituzte azalpenak, baita azterketei begira emandako iradokizunak ere.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Izeiri egindako lanarengatik.