LeGoP (Learning Good Practices) 2014-15 eta 2015-16 ikasturteetan zehar garatzen ari gara. Heziketa, formazioa, gazteria eta kirola bultzatzen dituen Erasmus Plus programaren barruko proiektua da.
LeGoP inguruan hiru herrialdetako bost erakunde bildu gara:
- Axular Lizeoa eta Gureak gizarte ekimeneko kooperatiba (Euskadi)
- Bari-ko (Italia) Salvemini Lizeoa eta Elpendu gizarte ekimeneko kooperatiba
- Amsterdam-eko (Holanda) homofobiaren prebentziorako Gale elkartea
Programaren helburua hirukoitza da:
- Irakaskuntzarako tresna teknologikoen erabilpenean irakasleak trebatzeko curriculuma sortzea, behar bereziei arreta izanez. Curriculuma parte hartzen dugun erakundeotan esperimentatuko da, beranduago interesatuei doan eskainiz.
- Homofobiaren prebentziorako monitoreen formaziorako e-learning ikastaroa egitea.
- Partaideon esperientzia eta jarduera onak bilduko dituen tresna-multzoa (toolkit) garatzea.
Hori dena lau hizkuntzatan prestatuko da: euskara, ingelesa, italiera eta gaztelania. Horretarako, hiru herrialdeotan bilerak, ikasle eta irakasleen hainbat trukaketa eta azken horien formazio-saioak antolatuko dira.
Argazkian bost erakundeotako ordezkariak Bari-ko Salvemini Lizeoaren atarian proiektuko lehen bileraren ostean.