Batxilergo zientzietako 1. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitateak Orona fundazioan burutu duen PBL egunean (Project Based Learning) izan dira Álvaro Hurtado eta Xabier Insausti irakasleekin batera.
Bertan, ingenieritzako ikasle eta irakasleek graduetako ikasketetan garatzen ari diren hainbat proiektu aurkeztu dizkigute. Jardunaldia amaitzeko Aitor Francesena surflariaren hitzaldia entzuteko aukera izan dugu.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Orona Ideo eta Mondragon Unibertsitateari jardunaldi honetara gonbidatzeagatik, gure ikasleentzat oso baliagarria izan baita.