Toulousera bidaia

Toulousera bidaia

Batxilergo 1. eta 2. mailako frantseseko ikasleak Toulousen egon dira hiru egunetan zehar, Inma Berasategi eta Miren Gortazar irakasleekin batera.

Airbusen faktoria ezagutu dute, Le Marché de Nöel bisitatu, bertakoekin elkarrizketak izan dituzte eta krepe gozoak daztatzeko aukera izan dute.

Ikasleek ilusioz hartu dute Frantziara eginiko bidaia, oso gustura ibili dira eta itzultzeko irrikan daude.