Trukaketa Bretainian

Trukaketako ikasleen argazkia

Apirilaren 17tik 23ra DBH 3. mailako ikasle batzuek Bretainiako Plésidy herriko Diwan Bro Dreger (bretoiera hutsean ikasketak egiteko zentroa) eskolako beste hainbat ikaslerekin batera trukaketa batean parte hartu zuten.

Bertako familien harreraz gozatzeaz gain, hainbat ekintzatan parte hartu zuten guztiek batera, baita hango txoko politenak bisitatu ere.

Hurrengo urtera arte!

Gure trukaketa-proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.