Upategira bisita

Eskola Agenda 21ean lantzen ari garen elikadura jasangarriaren gaiarekin lotuta,  batxiler 1eko ikasleek irteera burutu dute txakolin upategi bat bisitatzeko.

Zarauzko kanpinaren ondoko TALAI BERRI upategian izan dira. Instalazioak ikusi eta bertako arduraduna den Bixente Eizagirrerekin txakolin desberdinen produkzioa ezagutu dute. Hondarribi zuri eta beltza izeneko mahatsak erabiliz, txakolina, txakolin beltza, ozpina, gazi-gozo saltsa eta abarreko ekoizpena nola burutzen den aztertu ahal izan dute, baita kalitate zigilupean aurkezteko bete behar duten araudia aztertu ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Talai Berri eta Bixen Eizagirreri eskaini diguten aukera ederrarengatik.