Zerbitzari berria Ikasgela Birtualerako

Irudia Ikasgela Birtuala

Ikasgela Birtualak laster beteko ditu hamar urte. 96 online ikastaro eta 675 erabiltzaile izanda, garaia iritsi da zerbitzari berri, azkarrago eta boteretsuago batera migratzeko. Horixe egin dugu. Aurrerantzean Ikasgela Birtualak (www.axular.eu/moodle), Portfolio elektronikoak (www.axular.eu/mahara) eta eLKARTU plataformak (www.axular.eu/overclock) zerbitzu fidagarriago eta hobeagoa bermatuko dute.