Zientziaren astea 2015 - ORONA

Argazkian ikasle eta irakasleak Orona Ideo zentroan

Zientziaren asteko ekintzen barruan, Batxiler 1eko 33 ikasle ORONA Ideo gunean Orona Fundazioak Mondragon Unibertsitatearekin batera duen egoitzara joan ziren antolatuta zeuden ekintzetan parte hartzeko.

Ikasleek hainbat tailer egin zuten Kimika, Fisika, Materialak eta Energiaren inguruan. Tailerrak Mondragon Unibertsitateko 2. mailako ikasleek gidatu zituzten.

Oso ekintza interesgarri eta probetxugarria izan da.

Hemendik Orona Fundazioari eta Mondragon Unibertsitateari eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikasleei eskaini dieten aukera honengatik.