Axular Lizeoko Eskola Kirolak eta Pedro Axular KKEk 3K (Kudeaketa, Kirola, Kalitatea) programaren diploma jaso dute.
Ikastolan dugun kudeaketa aurreratuaren kulturaren ildotik, bi erakundeek 3 urtez prestakuntza-saio desberdinetan parte hartu dute, Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika egokiak ezagutu eta garatzeko helburuarekin.
3K Programa hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaularitzak antolatua eta Euskalitek koordinatutako hiru urteko prestakuntza-ekintza programa bat da. Bere helburua kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntza da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.
Ikastolako kalitate-kudeaketaren ereduaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.