Diarco-ko kirolariak ikastolan

Argazkian arkulari bat entseguan

Urriaren 7an Diarco Taldeko kirolariek Axular Lizeoko garapen gelan grabazio-saio bat egin zuten. Saioaren helburua kirolari bakoitzaren akats posturalak identifikatu eta zuzentzea zen.

Entsegua Manu Álvarezek, Diarcoko entrenatzaileak, zuzendu zuen. Bertan, laguntzaile gisa, Overclockeko taldekideak aritu ziren, hardware eta softwarearen erabilera azaltzen.

Zorte on, lagunok!