Bera Bera klubaren aulki gurpildun gaineko saskibaloi taldeko kide batzuek eta Matia Fundazioko egoiliarrek bisitatu gaituzte. Elbarritasunen nazioarteko eguna dela-eta, Overclock Axular taldeko neska-mutilek horien lekuan jarri eta saskibaloi egokituko partida, aulki gaineko eslalom eta boccia (petanka antzeko kirola) partidak jokatu dituzte.
Overclock Axular taldea belaunaldien arteko gizarte-sarea garatzen ari da. Horregatik, ekintza honek nagusien eta elbarrituen mundura hurbildu eta beren ereduaz ikasteko aukera eman die, hori dena harmailetatik txikienen animazioa izanda.
Hemendik Bera Bera kirol klubari eta Matia Fundazioari gure esker ona azaldu nahi diegu.
- Album honetan ekitaldiaren irudi gehiago daude.
- Overclock Axular taldeaz gehiago jakiteko beren bloga bisita dezakezu.
- Esteka honetan Matia Fundazioarekin batera garatzen ari garen belaunaldien arteko boluntariotza-programaz informazioa dago.