Apirilaren 27an, Tximeleta taldeak Gimnasia federazioaren laguntzaz, barne topaketa antolatuko du bere gimnasta guztien lanari ikuspena emateko. Emanaldia Usurbilgo kiroldegian izango da, bertan, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil… zonaldeetako 600 neska-mutilek parte hartuko dute. Txikienek pilota eta uztai txikiekin emanaldia egingo dute, handienek berriz, uztai handi eta mazoekin lehiaketa txikia. Goizeko 10etatik arratsaldeko 18:00ak arte jo eta ke ibiliko dira han.
Tximeleta taldeak haien familia eta lagun guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie erakusten duten betiko jarrera eta laguntza positiboagatik. Guztiek ondo pasa dezaten eta disfrutatzeko egun zoragarria opa diete.
Informazio gehiagorako: http://grupotximeletataldea.com