Tximeleta Topaketa

Apirilaren 12an, Tximeleta Topaketa ospatuko dugu Usurbilgo kiroldegian eta goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara jo eta ke ibiliko gara.

Emanaldia Usurbilgo kiroldegian izango da, bertan, Donostia, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Usurbil… zonaldeetako ikastola eta ikastetxe desberdinetako 300 neska-mutil inguru parte hartuko dute. Egun osoz gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik.

Txikienek pilota eta uztaiekin egingo dute emanaldia eta handienak berriz, uztai-mazoekin eta xingola-pilotarekin lehiatuko dira. Aurten ere bakarkako infantil mailako ikasle batzuk edukiko ditugu uztailekin.

Tximeleta taldeak haien familia eta lagun guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiete erakusten duten betiko jarrera eta laguntza positiboagatik.

Animatu eta etorri guretzako hain polita eta berezia den egunaz gozatzera!