Cansat Axular ETBko Teknopolis saioan

Cansat Axular Taldeko partaideak

Ekainean Azoreetan ospatu zen Europako Agentzia Espazialak antolatutako gazteentzako satelite txikien finalean hirugarren saria lortu zuen Cansat Axular Taldea azaroaren 3an, larunbata, ETB 1en 13:30ean eta azaroaren 4an, igandea, ETB 2n 13:25ean azalduko da Teknopolis saioan

Artikulu honetan iragarri genuenez, Cansat Axular Taldea Euskadiko finalean sailkatu eta Estatukoa irabazi ondoren, Azoreak irletan izan zen Europako 19 herrialdetako finalistekin lehiatuz. Horrela, hirugarren postua erdietsi zuen Irlanda eta Portugalen ondoren.

Teknopolis saioak Europako Agentzia Espazialari dedikatutako saio honetan gure ikasleen taldearen proiektuak ere lekua izango du.

Cansat Axular proiektuaz gehiago jakiteko, sakatu hemen.