Euskal kulturari omenaldia

Euskal kulturari omenaldia

Olerkigintzak historia luzea du gurean: Lauaxeta, Bilitx, Iparragirre, Lizardi, Orixe... Zor handia dio euskal kulturak euskaltzale hauei eta aste honetan, DBH4. mailako ikasleek gure historia eta tradizioan garrantzi handikoak izateagatik omenaldi txiki bat egin nahi izan diete.

Bertsotan aritu dira gure ikasleak, euskal abestiez gozatu dute eta euskal ohiturak biziraun dezan festa txiki bat antolatu dute ikastolako Areto Nagusian.