Euskararen nazioarteko eguna

Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dela-eta, ekintza hauetaz guztiez gozatu ahal izango dugu:

  • Goizean zehar ikastola osoko ikasleek “EUSKARA GURE ALTXORRA” hormairudia osatuko dugu koloretako arrainekin.
  • HHko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
  • Matiako Izako zentroko egoiliarren eta ikastolako ikasleen arteko aulki gurpildunen gaineko saskibaloi eta boccia partidak eta aulki gaineko slaloma izango dira frontoian.
  • Julen Larrañaga surflari euskaldunaren hitzaldia areto nagusian LH3-LH6 bitartekoentzat.
  • DBHko ikasleek antzerkia egingo dute HHko ikasleentzat.
  • Amaia Garmendiaren ipuin kontaketa LHko txikienentzat.
  • Mihiluze jolasean arituko dira DBH3 eta DBH4ko ikasleak.
  • Batxilergoko ikasleak Antzerkia ikustera joango dira Antzoki Zaharrera.
  • Eta beste hamaika jarduera: Euskaraokea, mahai-jokoak, denborapasak...

Axularreko Euskaraz Bizi Taldea