First Lego League txapelketa Noticias de Gipuzkoan

Noticias de Gipuzkoa egunkariak artikulua argitaratu du First Lego League txapelketari buruz, "Innovación hecha torneo escolar" izenburupean.

Bertan nazioarteko txapelketa horren oinarriak eta dinamika azaltzeaz gain, aurtengo gaia ere aurkezten da, Senior Solutions (nagusientzako soluziobideak). Artikuluak ere Euskadiko FLLren ibilbidea aztertzen du, Josetxo Sanchez eta Pilar Merino irakasleek zuzentzen duten gure taldearen, hau da, Overclock Axularren erreferentzia eginez.

Argazkian Overclock Axularreko taldekideak (goitik behera eta ezkerretik eskubira): Andoni Ezeiza, Santiago Carneiro, Danel Olaberri, Carla Kortabitarte, Naroa Aztiria, Jon Egurretxea, Ainhoa Smithers, Carlota Gaztelumendi, Laura Fernández eta Isabel Ezeiza.