Ikastolak Herriari ekitaldia ETBn

Ikastolak Herriari ekitaldia ETBn

Iragan ostiralean ospatu genuen Ikastolak Herriari ekitaldiarekin lortu dugu hein batean aurtengo ikastolen jaien zikloari zapore gozo batez amaiera ematea. Ekitaldia ETB1n emango dute larunbat honetan, gaueko hamarretan. Bertan, Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea ikusi ahal izango dituzu.

Era berean, jaiak egoera oso zailean antolatu dituzten ikastolekin elkartasun-kanpaina martxan jarri dugu. Zure ekarpena kontu hauetako batean egin dezakezu:

Laboral Kutxa: 3035 0235 25 2350033541

Kutxabank: 2095 5001 05 1063916042

Rural Kutxa: 3008 0148 65 29223831266